Zerbitzu Metodologikoak
Psikoterapia eta laguntza psikologikoa, hainbat formatutan: banaka, taldeka, bikoteka eta familiakoa, bai pertsona helduentzat, bai adingabeentzat.
Askotan, arazoek gainez egiten digute. Blokeatuta geratzen gara, eta ez gara kapaz izaten konponbidea argi eta garbi ikusteko. Horrelakoetan, laguntza behar izaten dugu irtenbidea topatzeko.
Psikoterapia eginda, zeure burua hobeto ezagutuko duzu eta zure garapenean traba egiten dizuten oztopoak gaindituko dituzu; era berean, zure ongizate emozionala, mentala eta fisikoa hobetuko dituzu, eta zailtasunak kudeatzeko gaitasuna ere handituko duzu.
Nor Gara
HARREMAN Psikologia eta Psikoterapia Zentroa 2003an sortu zen. Psikologo klinikoz osatutako taldea gara, eta hainbat adarretan espezializatuta gaude: Terapia sistemikoan, haurren osasuna sustatzen eta prebenitzen, harremanetarako psikomotrizitatean, genero-berdintasunean, gaixotasun mental larrien errehabilitazioan eta talde dinamiketan.
Era berean, Osasun Zentro gisa aitortuta gaude, Ekonomia Sozialeko Legeak agintzen duen bezala (martxoaren 11ko 5/2011). Gure lanean, hainbat balio jorratzen ditugu:
- Arreta pertsonalizatua
- Tratamendu indibidualizatuak
- Konfidentzialtasuna
- Kalitatezko metodologia
- Profesionaltasuna
- Bizitza-kalitatea eta osasun psikiko eta emozionala
THERAPPI plataforma digitaleko kide gara. Psikologoek sortutako erreminta honen bidez, terapia onlie egin ahal izango duzu, berme guzti-guztiekin.