Zerbitzu Metodologikoak

Orientazio sistemikoko terapia


Giza harremanen teoria sistemikoaren arabera, gizakiok pertsonen arteko harremanetan parte hartzen dugu, komunikazioaren bidez (komunikazio hori izan liteke ahozkoa edo bestelakoa); esaterako, lan-harremanetan, bikotekideen artean, familian... Askotan harreman horiek gaiztotu egiten dira, toxiko bilakatzen dira, gaizki ulertuak sorrarazten dituzte, eta, ondorioz, min emozionala sortzen dute. Eta hala hasten dira agertzen sintomak: depresioa, antsietatea, elikaduraren nahasmenduak, estresa, fobiak eta tankerakoak.

Haurren osasuna sustatzea eta prebenitzea


Gurasoak prestatzen ditugu, euren seme-alabei garapen osasungarria eskaintzeko gai izan daitezen haurraren lehendabiziko bizitza-urteetan; izan ere, garai hori kritikoa izango da norbanakoaren pertsonalitatea garatzeko. Hala, seme-alabak hazteko prozesuan ager litezkeen alderdi guztiak landuko ditugu (adibidez, beldurrak, antsietateak, gatazkak...), eta, horrez gain, heziketarekin lotutako prebentzio-lana ere egingo dugu (mugak, agresibitatea, tolerantzia frustrazioaren aurrean, esfinterren kontrola eta abar).

Harremanetarako psikomotrizitatea


Prozesu honetan, haurrari bere heltze-ibilbidea eraikitzen lagunduko diogu, bere bitarteko eta ezaugarri pertsonaletatik abiatuta, betiere haurraren mugitze-eraikuntzako beharrizanak eta nahiak kontuan izanda (adibidez, gorputz-tankerarekin lotuta, loa, elikadura, oinarrizko beharrizanak...). Era berean, haurraren garapenarekin lotutako hainbat alderdi landuko ditugu: afektiboa (sentimenduak), emozionala (afektuak adieraztea), soziala (talde barruko trebetasunak), harremanetakoa (bere tankerakoekin edo helduekin), morala (balioak) edota kognitibo-akademikoa (pentsamendua, hausnarketa, kalkulua, ikaskuntza, hizkuntza...).

Gaixotasun mental larrien errehabilitazioa


Osasun mentalaren zirkunstantzia larrien aurrean, psikoterapiak eguneroko bizitzako jardueretara egokitzen laguntzen du, hala nola lanarekin edo okupazioarekin lotutako alderdiak, medikazioaren segimendu medikoa, gizarteratzeko ibilbideak, kontzientziazioa eta senitartekoentzako laguntza... Kasu honetan, lehentasuna zera da, pazienteak bere gaixotasunarekin bakean bizitzen ikastea.

Talde-dinamikak


Tankera bereko zailtasunak dituzten pertsonez osatutako taldeak baliabide eraginkorra dira, giza harremanetarako trebetasunak modu espezifikoan trebatzeko laguntza eta ikuspegia ezartzen baitituzte; era berean, talde-dinamikak eraginkorrak dira min psikikoaren sintomen azpian egon ohi diren gatazka pertsonalak erreparatzeko eta konpontzeko. Esate baterako, guraso-taldeak, heltze-prozesuan dauden nerabeen taldeak eta abar.

Guraso eta irakasleentzako aholkularitza


Gurasoei aholkularitza psikologikoa ematen diegu: seme-alaben hezkuntzan, heziketan eta garapenean hainbat irizpide barnera ditzaten.
Irakasleei ere aholkularitza psikoedukatiboa eta klinikoa eskaintzen diegu: ikasleei eskola-munduan egokitzen laguntzeko gauza izan daitezen, guztia ere ikasleen egonkortasun pertsonala bilatzeko eta errendimendu akademikoan ere emaitzak lortzeko. Jarduera orokorrak planteatzeaz gain, laguntza beharrean egon litezkeen ikasleen kasu eta egoera konkretuak identifikatzeko laguntza ere eskaintzen dugu, guztia ere helburu jakin batekin: ikasleen zailtasun emozionalek eragin negatiborik ez izatea ikasketetan.